Bisita kopurua

2011-12-02

Nominalizazioa

Nominalizazioa, esaldi batean laburbildu dezakegu, aditz bat erabiltzearen ordez, sustantibo edo izen bat erabiltzean datza.

Nominalizazioa prestatzeko zenbait ariketa aurkitu ditut nahiko interesgarriak iruditzen zaizkidanak Lehen hezkuntzako ikasleentzak.

Ariketak:

1. He empezado a hacer deporte
2. He dejado de andar en bici
3. Estoy preparado/a para afrontar ese problema
4. El no saber qué hacer me asusta
5. Me gusta quedarme en casa
6. Voy a dedicarme a escribir un libro
7. De no dormir me vienen todos los problemas
8. Me he cansado de discutir


Zuzenketa-orria

1. Kirola egiten hasi naiz
2. Bizikletaz ibiltzeari utzi diot
3. Prest nago arazo horri aurre egiteko
4. Zer egin ez jakiteak beldurtzen nau
5. Etxean geratzea gustatzen zait
6. Liburu bat idazteari ekingo diot
7. Lo egin ez egitetik datozkit (etortzen zaizkit) arazo guztiak
8. Eztabaidatzen nekatu naiz

Informazio iturria: http://www.santurtzieus.com/gelairekia/ariketak/2/gram/nominalizazioa_10.htm

Mugatuak eta mugagabeak

Mugatu eta mugagabeen arteko desberdintasuna azaltzeko esaldi hau oso egokia izan daiteke: “Mugatua pertsona edo gauza jakina dela. Mugagabea, berriz, pertsona edo gauza ezezagun, ez-zehatz edo indefinitua”.

SINTAGMA MUGATUA



Sintagma mugatuak multzo bateko elementu guztiak adierazten ditu.

SINTAGMA SINGULARRA
Sintagma singularrak, mugatua denez, multzoko elementu guztiak adierazten ditu; singularreko kasuan, multzoak daukan elementu bakarra adierazten du.


Adibideak:



1. GORBEIA MENDIAN dago. Gorbeia izeneko mendi bakarrean
2. LANTEGIAREN ZUZENDARIAK esan du. Zuzendari bakarrak
3. LEHENDAKARIA Madrilera joan da. Lehendakari bakarra



SINTAGMA PLURALA

Sintagma pluralak, mugatua denez gero, multzo bateko elementu guztiak adierazten ditu.


Adibideak:


HIRU HANDIAK egin ditut aurten Mendi handi guztiak (ibilketa batean horrelaxe deitzen zaie Aizkorri, Anboto eta Gorbeiari)
NIRE ANAI-ARREBEI esango diet Nire anai-arreba guztiei
GAZTEOK bakarrik joango gara Gu, multzoko gazte guztiok


Informazio iturria: www.fontaneda.net/Idazki/mugatu.pdf (moldatua)

2011-11-18

Komunikazio gaitasunarekin erlazionarizaturiko bideoa




Informazio iturria: Norberarena/ nik sortua

Nire Playlista Embedr-en

http://embedr.com/profile/pablo2701

Link hau klikatu, nire blogean landutako gaiekin erlazionaturiko bideoak ikus daitezke.

Lehenengoan, komunikazio funtzioei buruz hitz egiten da, eta komunikatzeko helburuaz ere mintzatzen da, hau da, beste pertsona batekin hitz edo idaztea, zure ideiak, pentsamenduak edo iritziak transmititzeko helburua dauka. Hizkuntzaren funtzio berbalari dagokionez, prozesu tinko bat jasotzen du: hitz egiten duena, alde adierazkorra (espresiboa) landu egiten du; entzuten duena alde apelatiboa landu egiten du; kanalak alde enfatikoa, kodigoak (hizkuntzak) alde metalinguistikoa lantzen du... (http://www.youtube.com/watch?v=6kLYL9E-FCU)<--egin klik hemen ezin baldin baduzu ikusi

Bigarrenean eta hirugarrenean, hizkuntz ez berbalari buruzko informazioa dago eskuragai, non honen kontestua (non erabiltzen den, noiz...). Esate baterako, bideoan ikusi dezakegun bezalaxe, politiko bat hitzaldi bat ematen ari denean, zenbait telebista kateetan, imaginaren alde batean zeinu bidez "itzultzen" diete mutuak diren pertsonentzako.

Laugarrenean kodigo morseko alfabetoa hitz egiten du.

2011-11-15

Ikus-Entzunezko Komunikazio Dinamikorako Irtenbideak

Karteldegia, telebista eta Internet bezalako komunikabideen ezarpenak Ikus-Entzunezko Komunikazio Dinamikorako Sistemak ala New Media ekarri ditu; horrela, informazioa berehala eguneratzeko sare telematikoak eta funtzio elkarreragileak direla medio komunikaziorako aukeren unibertsoari bidea emango diote, muga bakarra irudimena izanik.
Sistema horiek abantaila handiak dakartzate ezagunagoak diren beste forma batzuekin konparatzen baditugu; bi zutabe nagusitan oinarrituko dira: Egokitasuna eta helbideratzea. Egokitasunarekin, une egokian eduki egokia eskaintzea bermatu nahi da, helbideratzearekin berriz, eduki hori edonon aurkitu ahal dugun publiko objektiboarengana heltzea da helburua.

Prozesua Komunikazio Planarekin abiatuko da zeinetan proiektuaren helburuak definitzeaz gainera, enpresaren irudia, bezeroa eta honen ohiturak aztertzen dira. Ondoren erabilgarri dauden aukera teknologiko ezberdinak aztertuko dira eta bezeroaren beharrekin erabat egokitutako edukiak eratuko dira. Prozesua entzuleria neurtzeko sistemarekin osatzen da, horrela, sorturiko informazio-kanalak erakarri duen jende kopurua, horiekin iragandako denbora hala nola eskainitako edukien eraginkortasuna ezagutu ahal izango dira.


Informazio iturria : www.zeinu.net/eu

Komunikazio gaitasunarekin erlazionatutako link-a

http://www.slideshare.net/garaikoa/komunikazioa

Komunikazioa eta kode linguistikoa

Komunikazioa deitzen diogu izaki bizidun batek beste bati mezu bat bidaltzeko darabilen prozesuari. Mintzaira zeinu-sistema konplexuen bidez komunikatzeko ahalmena da. Hala ere, ahalmen hau ez da sistema bakar batean azaltzen, hizkuntza-mota askotan baizik.

Zeinuak

Zeinu bat, beste gauza baten ideia gogorarazten duen zerbait da. Esate baterako, semaforo baten argi gorriak debekuaren ideia gogorarazten du, paper baten gainean eginiko marrazkia, edozein objekturen adierazpena izan daitekeen bezala.

Zeinu-motak

Hautemateko erabiltzen dugun zentzumenaren arabera, bi zeinu-mota nagusi bereiz ditzakegu:

a) Ikustezkoak, adibidez, trafiko-seinale bat.
b) Entzutezkoak, adibidez, anbulantzia baten sirena.

Formari dagokionez, bi multzo handi bereiz ditzakegu:
Linguistikoak, giza hizkuntzan oinarriturikoak.
Ez-linguistikoak, hitzezkoak ez diren komunikazio-sistemetan oinarriturikoak, adibidez, keinuak.

Komunikazioaren elementuak

Igorlea: komunikazioan mezua adierazten duen pertsona.
Mezua: zeinu-multzo gisa eman nahi den informazioa.
Hartzailea: komunikazioan mezua hartzen duen pertsona.
Erreferentea: mezuak adierazten duen kanpo-errealitatea.
Kodea: mezua osatzeko konbinatzen diren zeinu eta arauen multzoa da, eta berdina izan behar du igorle eta hartzailearentzat.
Komunikazio-kanala: mezua interferentziarik gabe hartzailearengana heltzeko bidea.
Mezuaren testuingurua: mezuaren aurretik eta ondoren adierazitakoak osatzen du eta esanahi osoa ematen dio.

Informazio iturria: Txetxu (Komunikazio Gaitasuneko irakaslea)

Euskararen sustapena, Argia.com-eko aldizkariko artikulua

Euskara komunikatu? Nor-Nori-Nork. Izenburu hori zuten Soziolinguistika Klusterrak EHUko Udako Ikastaroetan antolatutako jardunaldiek. Euskalgintzan bada kezka, ea euskara sustatzeko komunikazio estrategietan asmatzen ari diren. Ikastaroak ez zuen inor epel utzi.

Joseba Kamio –Harman komunikazio enpresako zuzendaria– jardunaldiko bi egunetan izan zen hizlari eta bigarren egunean adierazi zuen nola bezperan batzuek esan zioten euskalgintzari egurra eman ziola. Berak argitu zuen bere asmoa ez zela egurra ematea, baina bai nabari zuena mahai gainean jartzea.
Jardunaldietako bi goizetan aretoa ia beteta egon zen eta arratsaldeko mahai-inguruan jende gutxiago izan bazen ere –Donostiako Miramar Jauregitik jauzi batera dago hondartza eta eguraldia bikaina zen–, gutxik egin zuen piper. Kafe orduan, Euskal Herri mailan lanean ari den erakunde bateko kideak aipatu zuen: “Gurean beti gai horrekin gabiltza, komunikazioa nola egin...”. Udal txiki bateko euskara teknikariak hala esan zigun: “Kamio behin baino gehiagotan entzun dut gai honi buruz hitz egiten. Astindu egiten zaitu eta horregatik nator. Bai, euskara sustatzerakoan komunikazio modu betikoak erabiltzen ditugu, inertziak hartuta dauzkagu. Baina nola joko dugu teoriatik praktikara?”.
Klusterreko Belen Urangak eta Innobasque-ko komunikazio zuzendari Pilar Kaltzadak antolatu zuten ikastaroa eta ez zen izan zerutik eroritako okurrentzia. Aretoan bezala kafe orduan, nabari zen kezka; euskarari buruz zein irudi ari gara ematen? Gure komunikazio estrategiak zenbateraino dira eraginkor? Hizlariak –aipatutakoez gain Joxerra Garzia (EHU), Iñaki Iurrebaso (Aztiker) eta Igor Calzada (Nevadako Unibertsitatea)– saiatu ziren entzuleok aditu nahi ez genituen horiek esaten.

Informazio iturria: www.argia.com/argia-astekaria/2237/euskararen-sustapena

2011-11-11

Beste pertsonekin dauden loturak

http://begietarabegira.blogspot.com/ -tik ateratako argazkia da. Blog honek, komunikazio mota ezberdinak komentatu egiten ditu, arazodun pertsonen arabera (pertsona gorren kasuan, eta mutuak direnentzat). Esate baterako, morse kodea izan daiteke kasuetako bat.
Blog honek erlazio handia dauka nik landutako gai batzuekin.

2011-11-04

C-Map



Nerea eta biok C-map hau egin dugu, nik Nafarroako dekretuaren eskema egin du eta Nereak EAE-ko dekretuari dagokion eskema. Testu honen laburpena egitea baliogarria izan dela uste dugu, C-mapa erabiltzen ikasteko. Ordenagailuen arazoak direla eta, ezin izan dugu honen formatua aldatu

2011-09-29

Ahozkotasuna


Ba dakizue ze desberdintasun dagoen ahozkotasun eta ahoskotasun hitzen artean? Ahozkotasun hitza ahoz aho transmititu dena da gaur egun arte, Ahoskotasun hitza berriz, ahoskerari loturik dagoena da.

Ahozkotasuna




  1. Euskararen kalitatea, irizpideak: Zuzentasuna (arauak errespetatu), jatortasuna (tradizioa errespetatu) eta egokitasuna (euskararen erabilera egokia).

  2. Komunikazio gaitasuna: hizkuntzaren muina, gramatikari ez zaio hainbesteko garrantzirik ematen eta komunikatzeko edozein tresnak balio du (materiala zein ez materiala).

  3. Testua = Diskurtsua

Aristotelesen erretorikak (erretorika lantzeko)





      • Inventio: Argudio egokiak erabili.

      • Dispositio: Ordenaturik agertzea.

      • Elocutio: Egoki formulatua.

      • Memoria: Gogoangarri egin (adb. esaera zaharrak)

      • Actio: Diskurtsoa gauzatu (ahotsa+gorputza)


      Diskurtsoaren xedeak:



      1. Informatzea (TB, irratia, ...)

      2. Persuaditzea (publizitatea)

      3. Heztea (Irakaskuntza)

      4. Entretenitzea (Antzerkia, zinema...)
      Diskurtsoaren atalak:

      -Atarikoa (arreta erakarri)
      -Azalpena
      -Arrazoibidea (frogatu)
      -Epilogoa



      Diskurtso motak:



      • Begiz jasotzekoa (gutunak, olerkiak...)

      • Belarriz jasotzekoa (mitina, debatea...)

      • Begi-belarriz jasotzekoa (testua, ahotsa, musika...)
      Informazio iturria: Txetxu (Komunikazio gaitasunerako irakaslea)

      2011-09-23

      Hizkuntzaren faktoreak


      Munduan 5000-6000 hizkuntz daude, leku desberdinetan kokaturik daudenak (herrialde edo estatu desberdinetan). Hala ere, astero hizkuntz bat desagertu egiten da.
      Hizkuntz guztietan hiru maila desberdintu daitezke: lexikoa (aldakorrena), morfologikoa (erdikoa) eta fonologikoa (iraunkorrena).

      Lexikoan, denboraren poderioz hitzak aldatuz doaz, adibidez Txetxuk esan zuen bezalaxe Umbe mendia hitzak esanahi bat dauka, gaur egun Ume mendia izango zena, baita Amboto (anboto) mendia (-to) atxizkia, bizkaieraz txo izango zen eta ambo- ama, beraz amboto (amatxo da). Baita ere, orain h letra duten hitzak aintzina ez zeukaten, eta hori arrazoi sinple bategatik pasatzen da, deskonposaketa prozesu baten eraginez alegia.

      Fonologian, lau lege daude eta honako hauek dira:


      1. p,t,k + b,d,g = p,t,k (nik be> nipe)


      2. szx + b,d,g= p,t,k (ez dakit>eztakit)


      3. kontsonante + kontsonante= Kontsonante bakarra


      4. z+z=tz (gipuzkeraz eta nafarreraz)

      Bi fonologia mota bereizten dira: sintakmatikoa (arau fonologikoa;nola ahozkatu) eta suprasintaktikoa (entonazioa eta azentua).



      Morfologian, zenbait ezaugarri bereizten dira: deklinatu egiten den hizkuntza da (deklinabidea). Deklinabidea bi osagaiz osaturik dago: ergatiboa (zer, zeri, zerk) eta mugatzaileak (mugatua eta mugagabea).


      Informazio iturria: Txetxu (Komunikazio gaitasuneko irakasle)

      Nondik dator hizkuntza?


      Hizkuntzaren jatorria anitza izan daiteke, baina guk horietako bat landu egingo dugu. Txetxuk zioenez ( Komunikazio Gaitasunerako irakasleak), hizkuntzaren lehenengo ardatza musika-tresnetan dago (danborrean). Danborrek soinuaz gain, erritmoa sortzen dute eta erritmo horrek dantza sortu zuen adierazpen aske bezala.
      Dantzak, erritmoan oinarriturik dagoenez eta soinua duenez gehienetan, musika sortzen du. Musika hori tresnek sortzen dutenez, esate baterako, txirulen kasuan, gure ahotsaren errepresentazio musikala da. Ahotsa erabiltzen dugunetik, hizkuntza dago. Azken honek, gizakiak elkarrekin komunikatzeko edo ulertzeko gaitasuna sortzen du, gaitasun hau duela 50.000-30.000 urte dugu.
      Musika tresnekin jarraitzeko, soka musika tresnek, ahots kordak izendatzen edo irudikatzen dituzte edo horeien ordezkapena egiten dute.
      Munduko edo inoizko libururik zaharrena nork egin zuen ba ahal dakizue? Ez, ez da Bibliaren egilea, Homero omen da (baina bertsotan egin zen, hau da, ahoz).