Bisita kopurua

2011-09-23

Hizkuntzaren faktoreak


Munduan 5000-6000 hizkuntz daude, leku desberdinetan kokaturik daudenak (herrialde edo estatu desberdinetan). Hala ere, astero hizkuntz bat desagertu egiten da.
Hizkuntz guztietan hiru maila desberdintu daitezke: lexikoa (aldakorrena), morfologikoa (erdikoa) eta fonologikoa (iraunkorrena).

Lexikoan, denboraren poderioz hitzak aldatuz doaz, adibidez Txetxuk esan zuen bezalaxe Umbe mendia hitzak esanahi bat dauka, gaur egun Ume mendia izango zena, baita Amboto (anboto) mendia (-to) atxizkia, bizkaieraz txo izango zen eta ambo- ama, beraz amboto (amatxo da). Baita ere, orain h letra duten hitzak aintzina ez zeukaten, eta hori arrazoi sinple bategatik pasatzen da, deskonposaketa prozesu baten eraginez alegia.

Fonologian, lau lege daude eta honako hauek dira:


  1. p,t,k + b,d,g = p,t,k (nik be> nipe)


  2. szx + b,d,g= p,t,k (ez dakit>eztakit)


  3. kontsonante + kontsonante= Kontsonante bakarra


  4. z+z=tz (gipuzkeraz eta nafarreraz)

Bi fonologia mota bereizten dira: sintakmatikoa (arau fonologikoa;nola ahozkatu) eta suprasintaktikoa (entonazioa eta azentua).



Morfologian, zenbait ezaugarri bereizten dira: deklinatu egiten den hizkuntza da (deklinabidea). Deklinabidea bi osagaiz osaturik dago: ergatiboa (zer, zeri, zerk) eta mugatzaileak (mugatua eta mugagabea).


Informazio iturria: Txetxu (Komunikazio gaitasuneko irakasle)

No hay comentarios: