Bisita kopurua

2011-11-15

Euskararen sustapena, Argia.com-eko aldizkariko artikulua

Euskara komunikatu? Nor-Nori-Nork. Izenburu hori zuten Soziolinguistika Klusterrak EHUko Udako Ikastaroetan antolatutako jardunaldiek. Euskalgintzan bada kezka, ea euskara sustatzeko komunikazio estrategietan asmatzen ari diren. Ikastaroak ez zuen inor epel utzi.

Joseba Kamio –Harman komunikazio enpresako zuzendaria– jardunaldiko bi egunetan izan zen hizlari eta bigarren egunean adierazi zuen nola bezperan batzuek esan zioten euskalgintzari egurra eman ziola. Berak argitu zuen bere asmoa ez zela egurra ematea, baina bai nabari zuena mahai gainean jartzea.
Jardunaldietako bi goizetan aretoa ia beteta egon zen eta arratsaldeko mahai-inguruan jende gutxiago izan bazen ere –Donostiako Miramar Jauregitik jauzi batera dago hondartza eta eguraldia bikaina zen–, gutxik egin zuen piper. Kafe orduan, Euskal Herri mailan lanean ari den erakunde bateko kideak aipatu zuen: “Gurean beti gai horrekin gabiltza, komunikazioa nola egin...”. Udal txiki bateko euskara teknikariak hala esan zigun: “Kamio behin baino gehiagotan entzun dut gai honi buruz hitz egiten. Astindu egiten zaitu eta horregatik nator. Bai, euskara sustatzerakoan komunikazio modu betikoak erabiltzen ditugu, inertziak hartuta dauzkagu. Baina nola joko dugu teoriatik praktikara?”.
Klusterreko Belen Urangak eta Innobasque-ko komunikazio zuzendari Pilar Kaltzadak antolatu zuten ikastaroa eta ez zen izan zerutik eroritako okurrentzia. Aretoan bezala kafe orduan, nabari zen kezka; euskarari buruz zein irudi ari gara ematen? Gure komunikazio estrategiak zenbateraino dira eraginkor? Hizlariak –aipatutakoez gain Joxerra Garzia (EHU), Iñaki Iurrebaso (Aztiker) eta Igor Calzada (Nevadako Unibertsitatea)– saiatu ziren entzuleok aditu nahi ez genituen horiek esaten.

Informazio iturria: www.argia.com/argia-astekaria/2237/euskararen-sustapena

No hay comentarios: