Bisita kopurua

2011-09-23

Nondik dator hizkuntza?


Hizkuntzaren jatorria anitza izan daiteke, baina guk horietako bat landu egingo dugu. Txetxuk zioenez ( Komunikazio Gaitasunerako irakasleak), hizkuntzaren lehenengo ardatza musika-tresnetan dago (danborrean). Danborrek soinuaz gain, erritmoa sortzen dute eta erritmo horrek dantza sortu zuen adierazpen aske bezala.
Dantzak, erritmoan oinarriturik dagoenez eta soinua duenez gehienetan, musika sortzen du. Musika hori tresnek sortzen dutenez, esate baterako, txirulen kasuan, gure ahotsaren errepresentazio musikala da. Ahotsa erabiltzen dugunetik, hizkuntza dago. Azken honek, gizakiak elkarrekin komunikatzeko edo ulertzeko gaitasuna sortzen du, gaitasun hau duela 50.000-30.000 urte dugu.
Musika tresnekin jarraitzeko, soka musika tresnek, ahots kordak izendatzen edo irudikatzen dituzte edo horeien ordezkapena egiten dute.
Munduko edo inoizko libururik zaharrena nork egin zuen ba ahal dakizue? Ez, ez da Bibliaren egilea, Homero omen da (baina bertsotan egin zen, hau da, ahoz).

No hay comentarios: