Bisita kopurua

2011-12-02

Mugatuak eta mugagabeak

Mugatu eta mugagabeen arteko desberdintasuna azaltzeko esaldi hau oso egokia izan daiteke: “Mugatua pertsona edo gauza jakina dela. Mugagabea, berriz, pertsona edo gauza ezezagun, ez-zehatz edo indefinitua”.

SINTAGMA MUGATUA



Sintagma mugatuak multzo bateko elementu guztiak adierazten ditu.

SINTAGMA SINGULARRA
Sintagma singularrak, mugatua denez, multzoko elementu guztiak adierazten ditu; singularreko kasuan, multzoak daukan elementu bakarra adierazten du.


Adibideak:



1. GORBEIA MENDIAN dago. Gorbeia izeneko mendi bakarrean
2. LANTEGIAREN ZUZENDARIAK esan du. Zuzendari bakarrak
3. LEHENDAKARIA Madrilera joan da. Lehendakari bakarra



SINTAGMA PLURALA

Sintagma pluralak, mugatua denez gero, multzo bateko elementu guztiak adierazten ditu.


Adibideak:


HIRU HANDIAK egin ditut aurten Mendi handi guztiak (ibilketa batean horrelaxe deitzen zaie Aizkorri, Anboto eta Gorbeiari)
NIRE ANAI-ARREBEI esango diet Nire anai-arreba guztiei
GAZTEOK bakarrik joango gara Gu, multzoko gazte guztiok


Informazio iturria: www.fontaneda.net/Idazki/mugatu.pdf (moldatua)

No hay comentarios: