Bisita kopurua

2011-11-15

Komunikazioa eta kode linguistikoa

Komunikazioa deitzen diogu izaki bizidun batek beste bati mezu bat bidaltzeko darabilen prozesuari. Mintzaira zeinu-sistema konplexuen bidez komunikatzeko ahalmena da. Hala ere, ahalmen hau ez da sistema bakar batean azaltzen, hizkuntza-mota askotan baizik.

Zeinuak

Zeinu bat, beste gauza baten ideia gogorarazten duen zerbait da. Esate baterako, semaforo baten argi gorriak debekuaren ideia gogorarazten du, paper baten gainean eginiko marrazkia, edozein objekturen adierazpena izan daitekeen bezala.

Zeinu-motak

Hautemateko erabiltzen dugun zentzumenaren arabera, bi zeinu-mota nagusi bereiz ditzakegu:

a) Ikustezkoak, adibidez, trafiko-seinale bat.
b) Entzutezkoak, adibidez, anbulantzia baten sirena.

Formari dagokionez, bi multzo handi bereiz ditzakegu:
Linguistikoak, giza hizkuntzan oinarriturikoak.
Ez-linguistikoak, hitzezkoak ez diren komunikazio-sistemetan oinarriturikoak, adibidez, keinuak.

Komunikazioaren elementuak

Igorlea: komunikazioan mezua adierazten duen pertsona.
Mezua: zeinu-multzo gisa eman nahi den informazioa.
Hartzailea: komunikazioan mezua hartzen duen pertsona.
Erreferentea: mezuak adierazten duen kanpo-errealitatea.
Kodea: mezua osatzeko konbinatzen diren zeinu eta arauen multzoa da, eta berdina izan behar du igorle eta hartzailearentzat.
Komunikazio-kanala: mezua interferentziarik gabe hartzailearengana heltzeko bidea.
Mezuaren testuingurua: mezuaren aurretik eta ondoren adierazitakoak osatzen du eta esanahi osoa ematen dio.

Informazio iturria: Txetxu (Komunikazio Gaitasuneko irakaslea)

No hay comentarios: